ARTEA

Gorputzek zeruratzea lortzen dutenean

Donostiako Kutxa Kultur Arteguneak bihar, Lúa Ribeira. Zeruratzea erakusketa ireki du, eta bertan, Lúa Ribeirak 2016. eta 2020. urteen artean garatutako bost argazki-serie biltzen dira.

Lurralde desberdinetan ateratako argazki-serieak dira. Lúa Ribeirak irudiak sortu ditu komunitate eta gizabanakoekin batera, ohiko begirada hautsiz, behatzaile soilaren tokitik aldenduz eta topaketaren bidez posizio aktibo bat hartuz. Luak bere argazkilaritza-jardueraren bidez, esperientziak lotura du egoera- eta pertzepzio-aldaketarekin. Horretarako, hainbat ekintza baliatzen ditu  hala nola, mitoekin, erlijio-kontakizunekin eta erritualekin lotuak, zeinetan parte hartzen baitu argazkietan agertzen diren pertsonekin. Horrexegatik, lan ewgien duenean erabat murgiltzen da lanean diharduen testuinguruetan. Hortaz, ez dago inolako asmo estetizatzailerik, ez baitio ikusleari aurrezten bereizketaren, larritasunaren eta sufrimenduaren errealitatea. Haren irudiak “elkarbizitza sakon baten emaitza dira; jolas eta irudikapenen bidez, belarretan nahiz lurrean etzanda dauden gorputzek lortzen dute zeruratzea, grabitateaz libratzea mundu mitologiko batera lekualdatzeko, non argazkilariak nahiz erretratatuek alde batera utziko baitituzte sozialki bereganatutako mugak.”

Bere hitzak honako hauek dituzue:  Ibilbide luzeko proiektuetan lan egin ohi dut. Batzuetan, luze jotzen dit espazio egokia aurkitzeak: espazio bat zeinetan zentzua izango baitu argazkiak ateratzeak eta zeinetan sumatzen baita halako arintasun sentsazio bat, jolaserako. Asmoa da moral ikasi horren aurretik eragitea eta espazio ziurgabeago batean sartzea. Subida al cielo proiektu honetan, bereziki, parkeetan landua denez, udan, etenaldiak sortzen ziren geure burua proiektatzen dugun moduan; eusten diegun rolak nolabait askatzen ditugun uneak sortzen ziren.
Beti esaten dut nire argazkiak oso bakunak direla: jauzi bat, erorketa bat, barre bat… Oso oinarrizkoak dira, baldintzatzaile sozial horien aurretik jardun edo haiek gainditu behar dituztelako.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button