ARTEA

Gorputzaren ausentzia-presentziaren inguruan

Bilboko Azkuna Zentroan, Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketaren itxierari lotutako jarduera gisa, Ana Laura Alaez eta La Ribot artisten arteko elkarrizketa bat antolatu da gaur berton, hilak 20.

“Askotan, hurbil sentitzen ditudan beste sortzaile batzuekin elkarlanean aritu nahi izaten dut, haien lana oso bestelakoa izanik. Bi “egileren” arteko elkarrizketa bat beste marrazki gorpuzgabe mota bat izan daitekeela uste dut. Erakusketa honetan, mantra moduko bat bezala airean gehiago agertu den hitza “gorputza” izan da, eta gorputzaren ausentzia-presentzia horretan, “gorputza” zer esan nahi duen ez ulertze horretan, berehala pentsatu nuen La Ribot-engan”, adierazi du artistak.

La Ribot Espainiako artista berritzaileenetako bat da koreografia-sorkuntzan eta bere proiektuak “dantzaren mugimendutik, gorputzetik eta dantzan dituen jatorrietatik abiatzen dira, gero kontzeptuek sortzen dituzten beste praktika, sistema eta material batzuk hartzeko”.

Suma daitekeenez topaketa erabat esperimentala izango da, eta sortuko diren gaiak “gorputzaren ausentzia-presentzia, ironia aurkakoengana hurbiltzea, formaren deskokatzea, ikuslea material gisa, espazioan ente abstraktu bat moldatzea” eta abar izango dira; artistek dioten moduan “diskurtsoak, formulak, narratibak eta abar zalantzan jartzea”.

Ana Laura Alaezen Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío ikusgai izango da irailaren 26ra arte Azkuna Zentroan. Arrakasta handiko erakusketa izan da, izan ere, maiatzetik hona 16.000 pertsona baino gehiago igaro dira bertatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.