BESTELAKOAK

“Sopela Kosta Fest” jaialdiak musika, surfa eta natura uztartuko ditu asteon

Irailaren 23tik 27ra bitarte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdiaren II. edizioa, musika, surfa eta naturaren babesaren inguruan ardaztuko dena. Ekitaldiak bi gunetan egingo dira: hondartza inguruan eta udaletxeko plazan.

Musikaren harira, kontzertu nagusiak irailaren 25ean eta 26an egingo dira. Hala, irailaren 25ean, Abalone Dots, Tania de Sousa, Libe eta Las Gildas-ek joko dute; hilaren 26an, berriz, Kiko Veneno musikari andaluziar ezagunak eta Audience, The Uski’s eta The Agapornis taldeek.

Bestelako jardunaldiak ere izango dira, tartean, surfari buruzko film laburren lehiaketa, Emakumeen Surf Bilkura, Euskal Herriko elkarteen arteko surf lehiaketa, Fracking-ari buruzko bertso-saioa (Fredi Paia, Ekaitz Larrazabal Katxo eta Jone Uria), Barinatxera kalejira Gibelurdiñek taldearekin, surf ikastaroak, orientazio proba eta hegaztiak behatzeko irteerak.

Aipatutako jarduerei lotutako zehetasun guztiak: sopelakostafest.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button