ESZENA

Gorputza mugimenduaren eta bizitasunaren gertaera da

Led Silhouette kolektibo nafarra Bilboko La Fundicion aretoan ari dira atzo eta gaur Creepy Crawly oholtzaratzen. Gaurko emanaldia 19:00etan izango da Areto Alternatiboen Sarea ekimenaren barruan. Creepy Crawly 2017an sortu zen Sortutakoak 10 sormenerako laguntzarako programari esker, Gipuzkoako Dantzagunean.

“Gizonak negarri eutsi behar dio, jendaurrean ezin du bere maitasuna gehiegi adieraziz, menderatzaile izan behar du eta, zenbaitetan, baita erdeinuzkoa ere. Finean, indartsu agertu behar da bestearen itxurarik ez izateko, ustez ahul denarena, eta irain eta gutxiespenen xede denarena.
Behatzen ez gaituztenean eta eroso sentitzen garenean gure ahuldadea agertzen da, konfiantzen dugun pertsonaren aurrean azaleratu egiten gara eta gure lotsak baztertu egiten ditugu, afektibo nahiz gorputzekoak”.

Forma eta mugimendu berrien inguruan ikertzen jarraitzen dute berezko metodologia bat sortzeko, non gorputzak mugimenduaren eta bizitasunaren gertaera bilakatu asmo duen funts filosofiko gisa. Beren proiektuekin atmosfera eraldatzaileak sortu nahi dituzte, non forma modu ezberdinetara agertzen den, aurpegi anitzeko poliedro bilakatuz, mugimendua eta irudia erabiltzen dituena arma nagusi eta liluratzaile modura.

Konpainia Martxel Rodriguezek eta Jon Lopezek sortu eta zuzentzen dute, eta egoitza Lesakan daukate.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button