ARTEA

EAS-EZE 2015 Euskal Arte Garaikidea

Bitamine Faktoriak EAS-EZE 2015, Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programaren aurreneko edizioaren aurkezpena egingo du bihar, uztailaren 22an, 10:30ean. Proiekturako hautatu zen artista Miriam Isasi izan da.

EAS-EZE, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artistentzat, esportaziorako arte proiektuei zuzendutako deialdi irekia da. Programa honen asmoak artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea, sortzaileen sustapenean laguntzea eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatzea dira.

Miriam Isasik (Gasteiz, 1981), El Paso: Memorias Trans y Salidas de Emergencia proiektua aurkeztu du. Proiektu honek “ibilbide bat tratzatzea du xede, alderdi geologikotik alderdi antropologikora, bando errepublkianoaren hainbat kokaleku eta gatazka tokitatik abiatuz II. Mundu Gerran eta Gerra Zibilean”.

Hainbat hilabetetan zehar Artitadetó Artista Elkartearen egoitzetan lan egingo da eta gero proiektua Buenos Aires hirira esportatuko da hainbat tokitan aurkezteko. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button