IKUS-ENTZUN

Kimuak katalogoko aukeraketa ikusgai Zarautzen

Gaur, azaroak 29, Kimuak katalogoko film laburren azken urteetako aukeraketa bat proiektatuko da Zarauzko Euskalduna Tabernan 21:30ean, Kafe Torero Kultur Egitasmoaren baitan.

Honatx ikusi ahalko diren film laburren zerrenda: Amona Putz (Telmo Esnal); La Gran Carrera (Kote Camacho); Lagun Mina (Jose Mari Goenaga); Columba Palumbus (Koldo Almandoz); Artalde (Asier Altunak); On The Line (Jon Garaño); eta, azkenik, Un Novio de Mierda (Borja Cobeaga).

Filmak askotarikoak dira, eta azken urteetan gurean egin diren film laburren lagin interesgarria osatzen dute.

Emanaldiaren ostean, gainera, Jose Mari Goenaga Lagun Mina filmaren laburraren zuzendaria, On The Line lanaren ekoizleetako bat, eta Lucio dokumentalaren edota 80 egunean pelikula luzearen egileetako bat, bertan izango da solaserako prest.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button