ESZENA

Asteburu honetan, Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdia

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdiaren XXVII. edizioa egingo da aurten. Ekimena maiatzaren 6, 7 eta 8an izango da. Betiko lekuetan izango dira ikuskizunak, baina aurten ere Abusun eta San Antonio auzoetan egingo dira.

Aurtengo programazioan euskal konpainia askok hartuko dute parte (15 konpainietatik 7 Euskal Herrikoak dira) eta mota guztietako ikuskizunak eskainiko dira: zirku modernoa, musika eta umorea, kale-antzerkia, akrobaziak eta abar. uztartuko duten.

“1995ean Magia, pailazoak eta kale-artea jardunaldiak izenpean jaio zena, 27 urte hauetan zehar formatua eta programazioa zabaldu eta berritu ditu: erakusketak, clown ikastaroak profesionalentzat eta zaleentzat, eduki pedagogikoko eskolarako jarduerak, haur[1]ospitaleetarako saioak, etab.”

Diogun moduan bihar hasiko da jaialdia Kolektivo Konikak egingo duen Nire sudur punta izeneko piezarekin. Kolektivo Konika ikuskizun honetan goitik behera zabaltzen da, gorputz-hizkuntzaren eta porté akrobatikoen bidez elkarrekin bizi eta elkarrekin sortzen diren emakume gisa dituzten berezitasunak erakusteko. Santiago de Compostelaren, Bilboren eta Bartzelonaren artean bizi diren bost akrobata aritzen dira.

Datozen egunotan denetarik izango duzue ikusgai. Non, zer eta noiz jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button