Hondarribiko kontzertua Psilocybenean egingo da. Bertan, Elorrioko Yakuzik eta Anadrakanek joko dute 22:00etan. Bizkaitarrak post rock estiloa jorratzen dute, alegia, kantu luze eta instrumentalak, eta 1998 urtean eratu ziren. Hiru disko atera dituzte, azkena Hot Balneario 2007 urtean. Egun lan berria prestatzen ari dira. Elorriokoek 2006 urtean Bilbo Hiria lehiaketa irabazi zuten pop eta rock atalean.
Eurekin batera Andrakan Elgoibarko boskotea izango da. Klasikoak diren musika tresnekin baina folketik edaten duen beste musika tresna batzuk ere erabiliz (mandolina, banjoa, tronpeta…) hiru minututik pasatzen ez diren pop eta folk goxoa egiten du.
Bestalde, Elgoibarren eta egun berean, Orioko Giranice bandak joko du Kultur Etxeko Sotoan. Talde hori ere post rock estilotik gertu dagoen jario instrumentala jorratzen du, eta, besteak beste, Mogwai, Radiohead, Explosions in the sky, Sigur Rós, This Will Destroy You, God is an astronaut, Lisabö edo DUT bezalako taldeetatik edaten dute.
Nontzeberri



