ESZENA

Dantza garaikidearen Zirkuituaren VII. edizioa

Areto berrien partaidetza sustatzea eta aurrekoena egonkortzea, ikuskizunen katalogoa handitzea eta ekimenaren zabalkundea hobetzea, eta konpainia eta publikoaren arteko komunikazioa indartzea dira Dantza Bultzatuz programaren helburu zehatzak.
Honek guztiak dantzarekiko konpromisoa eta inplikazioa zein den, modu argian islatzen du.

Hala, Dantza Garaikidearen Zirkuituak ez du hil batean ere atsedenik hartzen eta urtean osoan zehar jarriko dira martxan askotariko obrak, gure geografiako toki askotan, eta ez da abendura arte amaituko.
Dantzaren inguruko ekimen honek hazkunde nabarmena bizi izan du. Izan ere, duela sei urte programatutako ikuskizunak dozena erdi ere ez ziren. Orain, berriz, 54 dira eta 29 konpainiek hartzen dute parte, hauetariko 19 bertokoak izanik. Eta bestetik, zirkuituak bisitatutako agertokiak gutxi ziren. Gaur egun, berriz, 18 dira, eta bakoitzean hiru emanaldi daude.

Oraingoan, Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernika herriek bat egin dute Dantza Zirkuituarekin (besteak Gasteiz, Zornotza, Elorrio,Donostia, Andoain, Lasarte-Oria, Irun,…). Horrek agerian utzi du ekimenak lortutako arrakasta. Izan ere, kritikaren eta publikoaren sostengua bereganaturik, sektoreko profesionalei eta formatu txikiko eta ertaineko azken sormen-lanak ikusi nahi dituzten zaleei erantzuna eman nahi die. Halaber, euskal konpainiei beraien lanak erakusten laguntzeaz gain, herri txiki zein handietako antzokiek dantzaren inguruan ahalik eta ikusle gehien beren eserlekuetara erakartzeko egindako esfortzuak ere irmotasunez bultzatu nahi ditu zirkuituak.

Kukai, Organik, Matxalen Bilbao, Kresala Dantza Taldea, La Intrusa Danza, Aracalandanza, M. Urdangarin-Traspasos, Elirale, Ertza, Dantzaz,…dira ekimen handi honetan parte hartuko duten taldeetariko batzuk.

Gehiago jakin nahi baduzue hemen daukazu nora jo.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button