MUSIKA

“365 Jazz Bilbao” hiru programa bereizirekin abiatu da

Gaur aurkeztu dute aurtengo 362 Jazz Bilbao zikloa, zeinak hiru programa bilduko dituen: Antzoki, Matiné eta Gau-Txori. Bilbao 700 Fundazioak sustatutako ekimena da.

Hala, irailetik abendura bitarte, 14 kontzertu egingo dira aipatutako hiru programetan. Antzoki programa Campos Antzokian hasiko da hil honetan, eta lau kontzertu jasoko ditu: Sendeki-Olejniczak bikotea (irailaren 21ean), John Scofield (urriaren 19an) eta San Francisco Jazz Collective taldea (azaroaren 9an).

Matiné programa maiatzean hasi zen, eta udazkenean beste lau emanaldi egingo dira: Ignasi Terraza Trío (urriaren 2an), Igelaren Banda (urriaren 30ean), Elkano Browning Cream (azaroaren 6an), eta Itxaso Trio (azaroaren 27an). Familia guztiari zuzendutako kontzertuak dira.

Jazz Gau-Txori, azkenik, Bilboko zenbait hoteletan egingo da, eta Euskal Herriko musikariak sustatzea du helburu: Carlos Velasco Trio (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA Trio (urriaren 14an), José Luis Canal Trio (urriaren 28an), Víctor de Diego Trio (azaroaren 4an), Gerónimo Martín Sexteto (azaroaren 18an), Abraham de Román Sexteto (abenduaren 2an), eta Collado-García-Benito Trio (abenduaren 16an). 

Bilboko Udaleko Prentsa Bulegoak adierazi duenez, “John Scofield gisako nazioarteko jazz artistak eta gertuagokoa den jazza edo jazz didaktikoa lantzen duten artistak ere egongo dira zikloan zehar, besteak beste, Carlos Velasco Trio, Rubén Salvador, Ignasi Terraza edo Igelaren Banda”.

 Informazio gehiago: bilbao700.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button