Bilbao Izan udal programaren barruan, 1902tik 1910era bitarte egile ezezagun bakar batek egindako argazki bilduma ederra jarri da ikusgai, Bilboko Zabalgune Eraikinean. Urtarrilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da.
Erakusketa dibulgatiboan duela mende bateko ehun argazki baino gehiago jarri dira ikusgai bitartez eta bertan, kalitate handiko egunerokotasunaren panoramak daude. Argazkiek ere istorio ederra gordetzen dute, izan ere, Tejedor Azua sendiak laga ditu, baina balio dokumental handia duten arren, kasualitatez agertu ziren, Ronda kaleko kamarote batean. “1960an, Benito Tejedor (1934 – 1986) galdaragile eta argazki zalea, trastetegi baten zaharberritze lanetan ari zen bere anaiak aurkitu zituen negatiboekin –137 guztira– eta 1880ko hamarkadaren amaierako kajoi-kamera batekin geratu zen. Garai hartan dagoeneko, La Gaceta del Norte egunkariak istorioa jaso zuen eta artikulu bat argitaratu zuen, aurkikuntzaren berri emanez eta argazkietan agertzen ziren gaiak aipatuz”.
Orain, ia mende bat geroago, Bilboko Udalaren laguntzarekin, argazkiak berreskuratu dira, eta hala, XX. mendean hazkunde ekonomikoan murgilduta zegoen den Bilbo erakusten digute, eta garai hartako “Atxuriko eta bertan zegoen ospitale zaharra, San Anton eta Bilbo Zaharraren inguruetan gora eta behera zebiltzan langileak, Erriberako Merkatua, Areatzan edo Plaza Biribilean ibiltzen ziren ume-zaintzaileak” eta abar ikus daitezke.
Gogoratu, urtarrilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa hau.