IKUS-ENTZUN

“Gizazinea”, gaurkotasun handiko problematika soziala ardatz

Caostica elkartearen eskutik Gizazinea programaren 12. edizioa egingo da hil osoan zehar (maiatzaren 31ra arte) Bilboko hainbat egoitzatan.

Ohi den bezala, gaurkotasun handiko problematika soziala jorratzen duten hamar film proiektatuko dira. Film horien artean izango dira Théo Et Les Métamorphoses (Damien Odoul, 2021), gazte trisomiko baten hazte-prozesua jorratzen duena; El Espíritu De La Colmena (Víctor Erice, 1973), Le Parody artistak musikatutakoa; eta Euskadin egindako Kinka (Maider Oleaga, 2021) eta Ane (David Perez Sañudo, 2020), familia barneko komunikazioaren inguruan hausnartzen dutenak. Horien ondoren mahai-ingurua egingo da.

Migrazioa gaiaren inguruan era hausnartzeko beta egongo da pieza hauekin: Hamza (Miguel García Orive, 2022), Bienvenido a un mundo diferente (Héctor Rodríguez & Samuel Sánchez, 2019) eta Aquí Estamos (Javier Ríos, 2021).
Bestalde, autismoa ere agertuko da Hors Normes / The Specials filmaren bitartez (Olivier Nakache & Éric Toledano, 2020). Bestelako gaiak ere izango dira presente: 499 (Rodrigo Reyes, 2020), kolonialismo ondoko garaiaren inguruko hausnarketa interesgarria, eta Una Película De Policías (Alonso Ruizpalacios, 2021), poliziaren (Mexikoko zein mundu osoko instituzio polemikoenetako baten) egoera islatzen duena.

Edizio honetan ere Boria izeneko erakusketa ikusgai izango da, ingurumen-krisiaren alderdi bat jorratzen duena.

Informazio gehiago Gizazineak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button