BERTSOTAN

Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo aurrera, NBTn

Iruritan jokatu zen 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, eta hantxe Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra bildu ziren. Nabarmenena Joanes Illarregi izan zen, eta berak eskuratu zuen puntu gehien, eta ondorioz, martxoaren 10an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu zuen. Haren atzetik Xabier Terreros (257), Xabat Illarregi (250,5), Xabi Maia (247), Endika Legarra (233) eta Patxi Castillo (230) sailkatu ziren.

Eta atzoko saioan, Lizarran, Josu Sanjurjo nagusitu zen; hortaz osatu dira txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Julio Sanjurjok 263 puntu eskuratu zituen, eta bere atzetik Eneko Lazkoz (256,5), Sarai Robles (255), Julen Zelaieta (250,5), Diego Riaño (248) eta Amaia Elizagoien (236,5) sailkatu ziren. Final-laurden bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo hamahiru bertsolariak gehitu zaizkio.

Martxoaren 3an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira martxoaren 23an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button