BESTELAKOAK

Gizarte eta kultura proiektuak laguntzeko deialdia

Kutxa Fundazioak deialdi berri bat iragarri du gizarte eta kultura proiektuak laguntzeko. Hala, Gipuzkoako elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek 2021ean egin nahi dituzten gizarte eta kultura proiektuetarako laguntza lortu ahal dute. gaur zabalduko da eskakizunak egiteko epea, eta abenduaren 10era arte luzatuko da.

Honako arlo hauetan gara daitezke proiektuok: Gizarteratzea eta bizikidetza; Gizarte-ongizatea eta autonomia pertsonalaren sustapena; Zahartze aktiboa eta bakardadearen prebentzioa; Genero berdintasuna eta berdintasun soziala sustatzea; Prestakuntza eta enplegagarritasuna.; Garapen sozial eta ekonomiko jasangarria eta bidezko trantsizio ekologikoa;  Sorkuntza eta zabalkunde zientifikoa; Kultura sustatzea; Balioetan heztea eta pentsamendu kritikoa sustatzea; eta Euskararen sustapena.

Elkarte eta irabazi asmorik erakunde gehienei laguntzak zabaltzeko asmoz, erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, dagokion aurrekontuarekin, zein arlotara lotzen den identifikatuta. Proiektuak Gipuzkoan garatu beharko dira, eta lurralde horretan bizi diren pertsonei zuzenduta egon beharko dute.

Kutxa Fundazioaren webgunean dituzue deialdiaren oinarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button