IKUS-ENTZUN

Zinema eta Dentistak

Nafarroako Filmotekak abiatuko du beste behin ZIDE jaialdia, non zinemaren historian odontologiarekin edota hortzetako osasunarekin zerikusia duten pelikulak pantailaratuko diren. Zinema eta dentistak batzen dituen zikloaren VI. edizioa da aurtengoa, eta datozen hiru astearteetan gauzatuko da.

“Dentistek paper aktiboak izan dituzte eta dauzkate zineman, eta gaur egungo gidoilarientzako ere lanbide erakargarria izaten jarraitzen du. Hori dela eta, orain dela sei urte hasi ginen antolatzen zinema eta odontologia batzen dituen jaialdi hau”. 

ZIDE jaialdiaren seigarren edizio honetan, kronologikoari hiru garai  (pelikulen artean 50 urte baino gehiagoko tartea dago) eta hiru espazio geografiko (Japoniatik, Estatu Batuetatik eta Egiptotik etorritako zinema) ezberdin nahastuko dira. 
Hala, gaur berton, otsailak 6, Akira Kurosawa-ren Bizirik dagoen izaki baten kronika (1955) pantailaratuko da. Bertan, Harada izeneko dentistaren lana ikusten da. “Japonian oraindik ere mehatxu nuklearrak garrantzi handia duen garai batean, familia baten gatazka batean bitartekari izaten bukatzen du Haradak”.

Datorren asteartean, otsailak 13, Angela Pope-ren Gatibuak (Captives, 1994) lana ikusteko aukera egongo da. Azkenik, 20an, Yousry Nasrallah–ren Kairoko Emakumeak (2009) eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button