Nontzeberri

“Gernikak. Begiradak” erakusketa Gasteizen ikusgai

Gaur hasita eta martxoaren 27ra bitartean, Gasteizeko Izaskun Arrue Kulturgunean Gernikak. Begiradak erakusketa ikusgai izango duzue.

Erakusketa ezinegonetik sortu den begirada kolektiboa da. “Gernikan 1937an izandako bonbardaketatik gaur arte zein gutxi ikasi dugun ikusarazten digun oihu erdiragarria. Izan ere, guk ezagutzen dugun Gernika horren atzean, beste hamarnaka, ehunka Gernika daude. Gehienak askoz ere bortitzagoak, askoz ere odoltsuagoak. Laztura. Izua. Heriotza. Basakeriaren oihartzun bipila helarazten dizkiguten toki-izenak dira: Malaga ezezagunagoak.
Urrutikoegiak, agian? Zenbat Gernika, zenbat Hiroshima, zenbat Gaza berri jasateko prest gaude, gu XXI. mendeko lehen laurdenera iritsi garen munduko hiritar modernook gure besaulkitik zirkinik ere egin gabe?”

Erakusketa osatzeko euskal kulturaren erreferentziazko sortzaileen begiradak jaso dira, tartean,  Nerea Ibarzabal Salegi, Eñaut Elorrieta Larruzea, Castillo Suarez Garcia, Patxi Ibarzabal Ansola, Maite Aristegi Larrañaga, Amets Arzallus Antia, Onintza Enbeita Maguregi eta Martxelo Otamendi, besteak beste.
Bertan ere, Xanti Arrietak teknika eta material desberdinak (eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika, esmaltea, zura…) erabiltzen dituen artistaren obrak izango dira ikusgai.
Azkenik testuen koordinatzaile lanetan Txema Ramirez de la Piscina kazetari, idazle eta ikerlaria ibili da.

Exit mobile version