
Martxoaren 31etik apirilaren 7ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 15. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epea zabalik dago. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da.
Film luzeei dagokienez, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2015eko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea; filmen luzapenak 30 minututik gorakoa; eta giza eskubideen inguruko edozein gaiari buruzkoa izatea. Film laburrei begira, gehienez 30 minutukoak izango dira. Era berean, 2015eko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak eta giza eskubideen inguruko edozein gaiari buruzkoak izango dira.
Bestelako datu guztiak, hemen kontsultatu ahalko dituzue.



