BESTELAKOAK

Euskal Blogintzaren inguruko inkesta

Azken urtetan blogen alorrean ikerketa edo analisi sakonik egin ez dela ohartuta, Azkue Fundazioak euskal blogintzaren egoeraren azterketa egingo du.

Azkue Fundazioaren asmoa da “inkesta ahalik eta euskaldun hiritar kopuru handienari helaraztea eta, horrela, erantzun kopuru handia jasotzea. Datu horiek baliagarriak izango dira arlo honetan lan egin eta ekiten duten eragile guztientzat: blogariak, irakurleak orokorrean, interneteko garatzaileak, erakundeak…”

Edonork bete dezakeen inkesta da eta horren helburua, euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak lortzea da: kopurua, nola kudeatzen diren, zein baliabide erabiltzen diren , eta abar. Zenbat eta inkesta kopuru gehiago lortu, emaitza aberatsagoa eta osatuagoa izango da. Egungo egoera ezagutu eta etorkizunera begira, estrategiak, garapenak eta egitasmo berriak martxan jarri ahal izateko beharren inguruko datuak ezagutzeko tresna baliagarria bilakatuko da inkesta.

Inkesta honelako galderei erantzuten saiatuko da: Zenbat blog daude euskaraz idatzita? Zein gai eta arlo lantzen dira? Zenbat blogari euskaldun daude? Nola daude garatuta? Etekinik sortzen dute? Eta kontsumitzailearen ikuspegitik, nahikoa da blog horiekin? irakurleen beharrak asetzen dituzte blog horiek? Zein gai gustatuko litzaieke irakurleei euskaraz landuta izatea?

Emaitzen aurkezpena Blogetan! Euskal blogariak lehian sari banaketa ekitaldiaren egunean egingo du Azkue Fundazioak. Jardunaldia martxoaren 30ean izango da Euskararen Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button