Azaroaren 14tik 21era bitarte, FICAB Bidasoako XIV. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa egingo da; filmak Donostiako Aquariumean, Irungo Amaia Kultur Zentroan eta Ficobako auditorioan proiektatuko dira.
Jaialdiak inoiz baino emanaldi gehiago ondu ditu aurten; hain zuzen ere, makina bat herrialdetako 60 lan jaso dituzte: Mexiko, Iran, Malasia, Australian…
Ostiralean hasiko da jaialdia, Donostian, eta egun horretan, Urpeko arkeologiari buruzko lanak izango dira protagonistak. 17an, berriz, filmak Irungo Amaia aretoan emango dira, eta Gizakiaren eboluzioa eta urrutiko lekuetako biztanleak izenburupean aurkeztuko dira; 18an, mitologia eta erlijioak izango dituzte hizpide; 19an, arkeologia esperimentala eta eraikuntza historikoa jorratuko dituzte, eta 20an, ondarearen babesaren aldarrikapena eta indarrezko ebasketen gaitzespena.
Amaitzeko, 21ean, Irungo Ficoban izango dira emanaldiak, eta 22an, itxiera-ekitaldia eta sari-banaketa egingo dituzte Irungo Oiasso Erromatar Museoan.
