BESTELAKOAK

Shelter taldea, Azkoitiko “Bebarruko Jardunek” egitarauaren baitan

Azkoitiko Matadero Ekintzak-ek Bebarruko Jardunek programaren edizio berri bat ondu du, zeinak musika, zinea eta tailerrak biltzen dituen. Egitaraua gaur bertan hasiko da Alemaniako  Shelter taldearen kontzertuarekin, 21:30etik aurrera, Matadeixen.

Ken Vandermark (saxoa), Nate Wooley (tronpeta), Steve Heather (bateria) eta Jasper Stadhouders (gitarra eta baxua) musikariek osatzen dute Shelter jazz garaikideko laukotea. Ibilbide luzeko musikariak dira; oraintsu, bederatzi doinu biltzen dituen lan homonimoa argitaratu dute, Vandermark saxo-jotzaileak ekoitzia eta  Audiographic Records diskoetxeak plazaratua.

Programazioaren baitan, beste lau kontzertu izango dira: martxoaren 31n, Luma eta Octuvre; apirilaren 9an, Muskulo; 22an, Cesped de Verdad eta Cosmeticos; eta, azkenik, 27an, Daniel Ardura eta Ibon RG.

Zinearen harira, zinekluba ondu dute, eta LENTE argazkigintzari buruzkoa, hain zuzen: martxoaren 29an, Finding Vivian Mayer; apirilaren 5ean, Bill Cunningham New York; 12an, PEcker; 19am, Mapplethorpe: Look at the picture; 26an, The Salt of the Earth; eta, azkenik, maiatzaren 3an, The Frogotten Space.

Horri lotuta, tailerra ere izango da, apirilaren 8an, Colodión Húmedo: 1815 urtean sortutako argazkigintza teknikari buruzkoa,  Jose Antonio Martin Pegote-k zuzendua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button