BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailean hasiko da

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailean abiatuko da helburu zehatz hauekin: egungo bertsolaritzak plazan duen aniztasuna islatzea; txapelketa aurreko bost urteetan bertso eskolekin landutako harremana hobetu eta sakontzea, eta bertsolaritza Gipuzkoako euskal kulturaren parte denez, ekosistema osoa elikatzen saiatzea.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan hamasei bertso saio egongo dira, lau fasetan banatuta: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala izango ditu. Final-zortzirenak zazpi izango dira, eta sei bertsolari arituko dira saioko; final-laurdenak bost izango dira, eta zazpi bertsolari; eta hiru finalaurreko eta sei bertsolari saioko. Azkenik, finalean zortzi bertsolarik kantatuko dute.

Hortaz, lehen final-zortzirena irailaren 14an egingo da Urretxuko Labeaga aretoan, 17:30ean, eta bertan Andoni Rekondo Izagirre (Hernani) Ane Zuazubiskar Iñarra (Arrasate) Antton Aizpurua Aldape (Deba) Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia) Mikel Iturriotz Etxaniz (Urretxu) eta Unai Mendizabal Jauregi (Zizurkil) bilduko dira.

Saio guztien ostean, final handia, abenduaren 14an egingo da Donostian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button