BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bi saio antolatu ditu asteburuan. Larunbatean, Zestoako pilotalekuan Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo bilduko dira. Igandean, berriz, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi. Final laurdenetako bi saioak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Zestoan irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da abenduaren 6an Eibarren jokatuko den azken finalaurrekorako, eta igandeko lehen sailkatuak azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekorako txartela ere eskuratuko du. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button