ESZENA

Gilkitxaro antzerki taldeak "Honolulu, leku bat" izeneko lana eskainiko du gaur

Protagonistek, Elmer eta Luluk, etxebizitzaren garrantziaz, ametsaz, desioaz edota porrotaz hitz egin nahi dute lan honetan. Etxebizitza aitzakia da, benetan hitz egin nahi dutenaz beste horietaz baita, hain zuzen ere, ametsak, desioak eta porrotak.

Giltxikaroko kidea den Galder Perezek hala deskribatu du obra hau: "Guzti horiek, ametsak, desioak, porrotak, bizitza bera osatzen duten elementuak dira. Lulu eta Elmerrentzat bizitza bera gure bizilekua da. Bertan dugu, egunero daramagun zama eta askotan ahaztu egiten dugu. Asko dira, gainera, izan ohi diren ilusio eta ametsak eta, tamalez, gehienak puxika bezala husten dira. Baina hor dago beti puxikaren bat esperoan, nork putz egiteko zain. Lulu eta Elmerren puxika noizean behin husten bada ere, puxika betetzea nahiago dute eta puxika airea den ilusio eta ametsez betea dagoenean harekin hegan egin nahi dute.
Izaki lurtarrak badira ere, unibertso zabalean izar eta planeten artean hegan egin nahiko lukete".

Lulu, Ane Zabala Gabikagogeaskoa da eta Elmer, Galder Perez. Testua ere azken honek idatzi du. Musika Gontzal Gutierrez eta Ekaitz Hernandezena da. Estetikaz Nino Monero artista arduratu da eta Asieritok sortu ditu jantziak. Oso irudi koloretsua eman die Ninok pertsonaiei. Bera marrazkilaria da eta Lulu eta Elmerrek bere marrazkietatik ateratako pertsonaiak dirudite.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button