BERTSOTAN

“Gida Bira”, museoak eta bertsoak eskutik helduta

Abenduren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak Gida Bira ekimena jarri du martxan, museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batzeko xedez. “Euskarak munduari begiratzeko aparteko modu bat eskaintzen du, eta oraingoan, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz.”

Egitasmoa abenduaren 3an eta 4an izango da, goizez, museo eta aretoetan, eta bertan, bisita gidatuak izango dira bertsolarien parte hartzearekin. Hala, bertsolariek haien ekarpen oparoa egingo diote gidarien diskurtsoari, bisitarien gozamenerako.
“Horiek horrela, euskara, gure ondarea eta gure kulturaren adierazpide garrantzitsuenetariko bat batuko dira ekimen honen bitartez, bisitariei jarduera kultural berezia eskaintzeko, betiere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko xedearekin.”

Ekimena honako tokitan egingo da: Bakioko Txakoli Museoa-Txakolingunea, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bilboko Ondare Aretoa, Bilboko Rekalde Aretoa, Gernikako Euskal Herria Museoa, Kortezubiko Santimamiñe, Muskizko El Pobaleko Burdinola Museoa eta Euskararen Etxeak antolatutako Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan, Getxoko Punta Begoña Galerian. Museo eta areto horietan hauexek arituko dira bertsotan: Ibon Ajuria, Aitor Etxeberriazarraga, Oihana Bartra, Ander Elortegi, Imanol Uria, Miren Amuriza eta Jone Larrinaga. Gainera, bisita berezia eskainiko du Yogurina Borova-k.

Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, ezinbestekoa da museo edota areto bakoitzarekin harremanetan jartzea.
Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.euskararenetxea.eus web gunetan duzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button