IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekan, San Fermin festa protagonista

Nafarroako zinemari dedikaturiko hainbat produkzio eskaintzen ari dira Nafarroako Filmotekan. Hil honen hasierako egunetan Cuando dejes de quererme (Igore Lejarreta) film luzea pantailaratu zen.

Bihar, Nafarroarekin eta bere festa nagusiarekin erlazionatutako hainbat lan ikusi ahalko dira. Biharko saioan, hiru proiekzio bildu dira: AEBtako institutuaren 1968ko Sanferminen (duela 50 urte) erreportajea pantailaratuko da. Lan horrek “duela mende erdiko festen nolakotasuna erakutsiko digu”. Beste alde batetik, entzierro korrikalari desgaitu baten egunerokoa biltzen duen lan bat, Sergio. Eta azkenik, Sanferminen inguruko Pioneras III lanaren estreinaldia izango da; “emakumezkoek festetan duten paperaren inguruan ari den lan multzoa”.

Ekainaren 29an, 20:00etan, eta gai erabat ezberdin batekin,  Zinema distopiko sailari bukaera emango diote. Horretarako Los últimos días del mundo izeneko filma da. Halarik ere, bertan ere festa eder hori ere agertzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button