ARTEA

Getxophoto Jaialdiaren deialdi irekia

Aurten Getxophoto Jaialdiak deialdi ireki bat atera du. Herri Partaidetza horretan aurtengo gaiari buruzko argazki bat bidali behar da: Play. Ekimena Algortako dendetako erakusleihoetan gauzatuko da.

Parte hartzeko, pertsona bakoitzak Play kontzeptuari buruzko argazki bakarra bidali behar du. “Play jolas gisa eta honek etorkizuna entseiatzeko eremu bezala duen ahalmen gisa ulerturik. Play berbak ere aktibazioa, antzezpena edota hasiera adierazi nahi du.”

Parte hartzeko izen-emate orrialdea bete beharko da eta argazkia getxophoto@gmail.com helbidera bidali. Argazkiak jpg artxiboa izan behar du eta gutxienez 2.400×1600 pixeletako tamaina eta 240 dpi-tako erresoluzioa eduki beharko du.

Jasotako irudi guztiekin gure webgunean ikusgai egongo den bideo bat egingo da eta horietako batzuk Algortako Dendak elkarteko horrenbeste erakusleihoetan jarriko dira. Honez gain, liburuxka bat ere argitaratuko da, aukeratutako argazkiak eta hauek ikusgai egongo diren saltokien helbideak jasoko dituena.

Irudiak bidaltzeko epea apirilaren 7ra arte luzatuko da, eta irabazleen izenak apirilaren 22an emango dira ezagutzera.

Algortako Denda elkarteak, getxotar batek egindako argazkirik onena aukeratuko du eta elkartearen saltokietan gastatzeko 100€-ko txartela oparituko zaio egileari.

Hemen eskuratu ahal duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button