ARTEA

“Getxophoto” jaialdiaren ardatza kalea izango da

Kalera! lemapean, irailaren 3tik 27ra bitartean, Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia izango da Getxo herrian. The Photographers’ Galleryko (Londres) komisario digitala den Jon Uriarte hondarribitarra ekimenaren 14. edizioaren zuzendari artistikoa izango da.

Aurtengo edizioan espazio publikoa aztertuko du jaialdiak, beti ere, “protestarako agertoki eguneratu gisa, elkartzeko eta elkar ezagutzeko gune gisa, eta esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko eremu gisa”.

Diogun bezala, aurtengo edizioaren espazio kalea izango da, izan ere, erakusketa gehienak aire zabalean izango dira. Nazioarteko artisten hogei bat erakusketa programatu dira munduko zenbait lekutan herritarrak mugiarazten dituzten hainbat arazo gaurkotzeko eta azaleratzeko asmoz.
Era berean, sarerako programa berezi bat ere antolatu da baliabide ezberdinekin (app-ak, podcastak, Instagrameko iragazkiak edo playlistak).

Antolatzaileek ikuslegoa animatu nahi dute: “Ez galdu Openinga, irailaren 4an (ostirala), larunbat arratsaldean onlineko espazio publikoari buruzko elkarrizketa egongo da, eta igande goizean Mario Santamariaren Internet Tour txangoa, besteak beste”.

Hortaz, bizi ari garen egoera ezohikoa dela eta, ediziorik kalekoena eta digitalena proposatu dute antolatzaileek, eta horretarako, makina bat jarduera antolatu dira, esaterako, proiekzioak, umeentzako tailerrak, laboratorioak, hitzaldiak eta ibilbideak egunez zein gauez herriaren zehar zein hondartzan.

Jakingarri guztiak eta programazio osoa hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button