BERTSOTAN

Getxon jokatuko da “Udabarriko Fase”-ko azken saioa

BBT 2016ko Udabarriko Faseko azken saioa maiatzaren 22an, domeka, jokatuko da Fadura kiroldegian, 17:30etik aurrera. Bertan sei bertsolari lehiatuko dira: Aitor Ruiz (Lea-Artibai),  Igor Menika (Arratia), Inazio Vidal (Uribe Kosta), Joseba Barandiaran (Hego Uribe), Julen Erezuma (Busturialdea) eta Malen Amenabar (Uribe Butroe). Zihara Enbeitak gaiak ematen arituko da eta bertsolariak epaitzen Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Leire Etxebarria Gaztelu (Uribe Butroe) eta Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) izango dira.

Getxoko saioa jokatuko den azkena izango da, beraz, bertan erabakiko dira Udagoieneko Fasera zein bertsolari pasatuko diren. Bertan Udabarriko Fasetik, puntuazioaren arabera sailkatu direnak egongo dira, eta inoiz finalista izandakoak, udazkenean zuzenean izena emateko eskubidea izango dute. 2014an finalista izan zirenak zuzenean finalaurrekoetan hasiko dira. Baina hori baino lehenagoko finalistak (2012tik atzerakoak), kanporaketetan sartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu