ESZENA

Antzerki gaztearen erakusketa egingo dute Donostian

Antzerki Gaztearen Erakusketaren XXIV. edizioa egingo dute gaurtik, hilak 4, eta maiatzaren 15era bitarte. Orotara, 22 antzezlan ikusi ahalko dira. Gero epaimahai batek erabakiko ditu zeintzuk diren lan onenak. Obrak Antzoki Zaharrean, Gazteszena aretoan eta Imanol Larzabal aretoan taularatuko dituzte.

Gaur bertan hasiko da erakusketa Nasdrovia antzerki taldeak antzeztuko duen El Circo del Bol lanarekin. Emanaldia Antzoki Zaharrean izango da, 20:00etan. Honela dio antzezlanak: “Ladies and gentlemen… Ongi etorri Circo del Bol-era! Ez dizuegu agintzen ez akrobaziarik ez itzulipurdi handirik. Ikuskizun honek mundu hipnotiko batean barneratuko zaituzte. Bertan madarikazio itzela izango da protagonista bakarra”.

Igandean, halaber, eta antzoki berean, La Rata India konpainiak Tres lana taularatuko du, 19:00etan. Obra ustekabez beteriko komedia da. Hala, eskolan elkarrekin ibilitako hiru emakumek afaria egingo dute. Iraganeko kontuez arituko dira, eta gauak aurrera egin ahala, haien bizitzetan sekulako eragina izango duen hitzarmena gauzatuko dute.

Lehena aipatu denez, egitaraua 22 antzezlanez osatzen da. Programa osoaren xehetasun guztiak donostia.org webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button