LITERATURA

Felipe Juaristik “Harrizko gaitz hau” poema-liburua kaleratu du

Balea Zuria argitaletxeak Felipe Juaristik izkiriaturiko Harrizko gaitz hau poema-liburua kaleratu du.

2014an eman zuen argitara Felipe Juaristik bere azken poema-liburua, Piztutako etxea. Poeta aski ezaguna gure letren munduan, poetika berezi eta propio baten jabe,  ibilbide oparo eta esanguratsua egin du 1984an bere lehen poema-liburua, Denbora nostalgia, argitaratu zuenetik. Tartean, prosazko lanak, haur eta gazte literaturakoak  eta saiakerak ezagutu dizkiogu.

Minari eskainitako liburua duzue honakoa, heriotzak uzten duen hutsuneari buruzkoa. Liburu gogoetatsua eta lirikoa, poema labur eta iradokitzailez osatua.
Galderak ereiten doa poeta, bere begiradaren bidez gauzak ulertu nahian dabil, harago joan nahian:

Zur geldiak,
itsasontzi geldiak.

Oinaze deitzen diogu
gorputzean huts
eta ariman zauri
baino ez denari.

Deus ez gara
izanen geldiro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button