
Getxoko Komiki eta Manga Azokak Areetako Geltokia plazan izango da hamargarren urtez azaroaren 25etik 25ra bitarte. Aurten 80 bat salmenta-postu egongo dira eta biñetekin munduarekin loturiko hamaika kontu izango dira, hala nola, fanzineek eta aldizkariek azken nobedadeak eskainiko dituzte, hitzaldiak, proiekzioak, eta nobedadeen aurkezpenak.
Azokak dagoeneko plazaratu du aurtengo kartela. Mireia Perez (Valentzia, 1984) eta Manuel Bartuali (Valentzia, 1979) dira egileak eta bertan emakumezko super-heroi bat agertzen da Godzilla antzeko munstro batekin borrokan, biztanleak kikilduta hara eta hona dabiltzan artean. Beldurturiko horien artean komiki-planet zabaleko zenbait pertsonaia ezagun antzematen dira, tartean, Spoke Kapitaina, Mario Bros. eta Spider Man.
Kartelaren egileei dagokienez, Mireia Perez ilustratzaile eta komiki egile gaztea da. Bere lehenengo eleberri grafikoak, La muchacha salvaje (Sins Entido) da. Manuel Bartuali, berriz, ¡Escucha esto!web-komikiaren egilea da eta hainbat argitalpenetan aritzen da.