MUSIKA

Piztiak taldea lan berria ontzen ari da

Ondarruko Piztiak banda U izenburuko zortzigarren diskoa ontzen ari da. Hala, 2015eko urtarrilean Tio Pete estudioetan sartuko dira 10 kantu inguru grabatzera. Horretarako, crowdfunding kanpaina abiatu du taldeak.

Urtarrilean egingo duten grabazioa Jose Lastrak (Zea Mays, Ama say, Split 77…) zuzenduko du, eta zenbait kolaboratzailek ere parte hartuko dute grabazioan.

Estudioan grabatuko dituzten hamar edo hamaika kantuetako hitzak Josu Aranbarrik eta Txomin Uribek idatzi dituzte. Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak ere idatzi ditu zenbait letra.

Mikromezenasgo kanpainari dagokionez, ondokoa iragarri du taldeak: “Zuen ekarpena grabazio estudioaren zati bat ordaintzeko erabiliko dugu. Guk estudio eta teknikaria ordaintzeko geratuko den zatia, edizioa, zabaltzea, materiala, eta beti sortzen diren bestelako gastuak hartuko ditugu gure gain”.

Taldeak 2009an argitaratu zuen azken lana, Gabeko Kalapitxixak (Buztenbaltza). Disko hori, gainera, proiektu artistiko zabalago baten baitan sortu zen, musika, pintura, komikia, argazkigintza, bideogintza, eskultura eta poesia uztartzen zituena.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button