
Uztailaren 2tik 6ra bitartean Getxo Jazzaldiaren 48. edizioa izango da. Makina bat kontzertu antolatu dira, eta adibidez, Muxikebarri nazioarteko izen handiak bilduko dira, besteak beste, Rhoda Scott organista eta abeslaria, Paquito D ‘Rivera klarinete eta saxofoi-jotzaile kubatarra, Joe Lovano saxofoi-jotzailea, Cécile McLorin abeslaria eta Dave Douglas tronpetista.
Horiez gain, Talde Lehiaketako talde gazteen emanaldiak eta doako kale-programazio zabala izango dira Algortako Geltokia plazan, Muxikebarri parean eta Areetako hiri-ingurunean ere..
Talde Lehiaketaren barruan etorkizun handiko talde batzuk arituko dira: Eneko Diéguez Quartet, IMB Special 4tet, César Vidal & Artikulation Band eta Paper Moon.
Betiko legez, Hirugarren Milurtekoa zikloak eta familiarteko kontzertuek doako programazioa eskainiko dute. Sail horren barruan, Matteo Paggi ‘Giraffe’, Daahoud Salim Quintet, Èlia Bastida Trio, Igor Senderov Quartet, Voices for the Duke, Capitan Corchea: Sax & Wing, Musikene, eta Euskorleans arituko dira.
The Piper’s Irish Pub-en ere musika izango da, eta Iruña Jazz Brass Banden kaleko erritmoek dantzan jarriko dute publikoa.
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.