LITERATURA

“Poesia errezitaldiak euskaraz azpititulatzeko” tailerra

Aurtengo Literaturiaren barruan, Poesia errezitaldiak euskaraz azpititulatzeko tailerra antolatuko da. Tailer irekia izango da, nahi duen orok parte har dezan, baina aldez aurretik izena eman behar da (apirilaren 1a baino lehenago).

Tailerra maiatzaren 30ean (larunbata) izango da, goizeko 10:00etan, Zarauzko Modelo zineman. Ez dio inporta azpititulatzen ohitua izan edo sekula horrelakoetan ibili gabekoa: poesia maite baduzue eta beste hizkuntzetako lanak euskaraz zabaltzeko gogoa baduzu, animo!

Partaide bakoitzak nahi duen errezitaldia aukeratu ahal izango du. Parte hartzaileek aldez aurretik landuko dute itzulpena, beren kasa, eta tailerrean azpitituluak sortu eta egokituko dira. Azpititulutako errezitaldiak Literaturian aurkeztuko dira larunbatean bertan, eta Modelo zineman egongo den telebista-pantaila handian erakutsiko larunbat-igandean.

Informazioa Literaturiaren webgunean jaso daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button