Nontzeberri

Reggae festa eta metal matinee-a izango dira Mogambon asteburuan

Larunbatean, hilak 3, Ttan Ttakun irratiak reagge festa atondu du Mogambon. Hala, Trintxerpeko aretoko oholtzan Luz de Putas eta Ras Miguel & Tafari izango dira. Horrez gain, reggaearen inguruko bideo-emanaldia, eta Respect the dessert (D&B) eta 2HS (Dubstep) disko jartzaileak ere izango dira.

Igandean, berriz, Mogambora hurbilduko direnek metal saioaz gozatzeko aukera izango dute 18:30ean The Eyes (Death Metal, Hardcore, Metal) eta Gamora (Thrash, hardcore, progressive) taldeeen eskutik.

The Eyes Bartzelonako taldearen azken lana Insignis da eta, metal eszenako izen handiekin jo dute zuzenean, hala nola, Napalm Death, Madball, Ratos de Porao edo Walls Of Jericho. Gamora, aldiz, Errenteria eta Oiartzungo metal zaleek eraturiko banda da. Iaz lehendabiziko lana plazaratu zuen.

Ttan Ttakun irratia keta Red Ribbon Music-ek bidalita

Exit mobile version