BERTSOTAN

“Gerturatu Eta Lau” ekimenaren baitan bertsoaren testua eta gorputza protagonistak

Gerturatu Eta Lau ekimenaren baitan Gorputzak Esango Luke izeneko saioa antolatu dute asteartean, hilak 18, Gasteizko Baratze aretoan.

Gerturatu Eta Lau ekimenak bertsoaren testuari eta gorputzari buruzko saioa bideratuko du, honako azalpenarekin: “Bertso saio bat baloratzen dugunean, testua baloratzeko joera izaten dugu. Bertsoa ez da testu soila, ordea. Bertsoa testu hori botatzen duen ahotsa da, ahots hori proiektatzen duen gorputza, gorputz horri eragiten dioten oholtza gaineko (bertsolaria eta gai-jartzailea) eta oholtzapeko (entzuleak) gorputzak. Harreman-sare bihurri hori ere bada bertsoa. Elementu horiekin jolas egiteko proposamena da Gorputzak Esango Luke saioa, bertsoaren testuari eta gorputzari buruz aritzekoa”.

Diogun bezala, hilaren 18an izango da saioa, eta 18:30etik aurrera, Ane Labaka, Aner Peritz eta Nerea Ibarzabal bilduko dira.

Sarrera doakoa da, baina aurretik izena eman behar da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button