BERTSOTAN

Bertxoko sariketa larunbat honetan hasiko da

Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker, aurtengo Bertxoko sariketa larunbat honetan hasiko da Eskuernagan. Arabako Errioxa, Urkabustaiz, Mendialdea eta Lautadako Bertso-Eskolen laguntzarekin antolatu da aurtengo edizioa.

Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak, eta finala Agurainen jokatuko da.

2012ko ediziora arte gazteen arteko sariketa izan bada ere, 2013ko edizioan bikoteen arteko sariketa izango da.
Bikoteak honakoak izango dira: Julen Zulaika eta Paula Amilburu; Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta; Oihane Perea eta Iker Pastor; Zigor Enbeita eta Asier Zubizarreta; Ruben Sanchez eta Unai Mendibil; eta Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza.

Non, noiz eta nortzuk, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button