BERTSOTAN

Generoaren gaia lantzen duen bertso-antzerkia, gaur Donostian

Urpekakariak, generoaren gaia lantzen duen bertso-antzerkia ikusteko parada egongo da gaur, abenduak 29, Donostiako Larrotxene kultur etxean, 17:30an hasita.

Ane Labakak eta Miren Amurizak idatzi dute bertako gidoia, eta Aissa Intxausti eta Eneko Arrate aritzen dira antzezle gisan.

Lanku kultur zerbitzuak honako datuak eman ditu ikusiko den piezari buruz: “Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean. Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button