ESZENA

“GenEroa” genero-ikuspegiaren inguruko lanketa

Kimua Dantza Kolektiboaren genero-ikuspegia eta askatasuna gogoetagai dituen GenEroa izeneko lana ikusteko parada egongo da Villabona-Amasako Errebote Plazan, igandean, 19:00etan hasita. Dantzaren XVII. Zirkuituaren barruan programaturiko koreografia da.

Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa proposatzen du pieza horrek. Dantza ikuskizun horretan, eta gorputzaren mugimenduek gidatuta, “hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango da. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?”

Kimua DK osatzen duten dantzari bakoitzak ibilbide eta dantza garapena, dantza egiteko motibazioa zein ilusio ezberdinak izan ditu, baina beti ere, modu autogestionatuan kudeatu dute kolektiboa.

Diogun bezala, aurre-estreinaldian ekainaren 20an izango da Villabonan, eta hilaren 26an Tolosan izango da aurkezpen ofiziala. Gainera, uda sasoirako beste hainbat emanaldi egingo ditu taldeak, Andoainen, Orion eta Hernanin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button