ARTEA

Zinemarako arkitekturak ikusgai Bilboko Ondare Aretoan

Bilboko Ondare Aretoan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Bizkaiko ordezkaritzak ekoitzitako erakusketa garatuko da: Zinemarako Arkitekturak Bilbon. Erakusketa otsailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Bertan berrogeita hamar panel informatibo biltzen dira, irudiekin eta dokumentazioarekin, eta berez, “zinema-aretoetako arkitekturak aurkeztea du helburu, antzokietan, zinemetan, parrokia-aretoetan eta irakaskuntza-aretoetan zeuden proiekzio-aretoen tipologia desberdinak erakutsiz.”

Bernardo García de la Torre komisario eta arkitektoaren hitzetan, “erakusketak ez du Bilboko hiriaren bilakaeran hain garrantzitsua izan den kapitulua, proiekzio-lokalena izan den bezala, itxi nahi. Aitzitik, kontrakoa lortu nahi du eta etorkizuneko ikerketei ateak irekitzen saiatzen da, hemen aurkezten diren oinarriekin historia berri honetan are gehiago sakontzeko aukera izango dutelako. Jarduera zinematografikoaren agerpenarekin eta garapenarekin hiriak euren hiri-ehuna moldatuz joan ziren zinematografoak, XX. mendeko aisialdiko tenpluak, hiriko tipologia arkitektoniko erabakigarrienetakoa bezala gehituz.”

Erakusketarekin batera bitartekaritzako eta didaktikako jarduera osagarriak egingo dira, hala nola bisita komentatuak, topaketak komisarioarekin eta tailerrak familian.

Erakusketaren komisarioa Bernardo García de la Torre arkitektoa da eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren, EHAEO, Bizkaiko Ordezkaritzak ekoitzi du, Bilboko Udalaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button