MUSIKA

“Musika Garaikideari buruzko Jardunaldiak”, Musikenen

Larunbatean hasiko dira Musikene Euskal Herriko Goi mailako Musika Ikastegian Ensemble Kuraiak antolatutako Musika Garaikideari buruzko Jardunaldiak, 10:00etatik aurrera, Musika Bulegoaren laguntzarekin; hain zuzen, Oscar Edelsteinek master-classa zuzenduko du: La composición a partir de la improvisación (Konposizioa inprobisaziotik abiatuta). Guztira hiru zita izango dira.

Musika Bulegoaren arabera, “gaurkotasun handiko gaiak aurkeztu eta horietan sakontzea da jardunaldion helburua, abangoardiako musikan espezializatutako foro guztietan eztabaidagai diren gaiak, alegia, zabalduta dauden interpretazio-teknikak, inprobisazioa konposizio-metodo gisa, jatorri anitzeko musiken arteko fusioa, kultura- eta musika-nortasuna, eta teknologiak musikan duen erabilera”.

Hurrengo hitzordua, azaroaren 11n izango da: Argentinako Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko Dante Grelak La hibridación de lenguajes en mi trabajo compositivo: conceptos y procedimientos (Hizkuntzen hibridazioa nire konposizio-lanean: kontzeptuak eta prozedurak) hitzaldia emango du.

Azkenik, hirugarren eta azken ekitaldia, abenduaren 17an egingo da: UNTREF laukote argentinarrak Introducción a las técnicas extendidas (Zabaldutako tekniken hastapenak) saioa gidatuko du.

Informazio gehiago: musikabulegoa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button