ARTEA

“Gea”, zeramika eta buztin erakusketa, Bilbon

EHUko Arte Ederretako Fakultateko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko ikasleek egin dituzte erakusketa horretako elementuak. Azaroaren 30era arte egongo da zabalik  Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan.

Gea (lurra grezieraz) izeneko erakusketa kolektiboan “elkarrizketa iradokigarrian antolatuta dauden eta buztinen muga bako aukeretan eta zeramikazko prozeduretan sakontzen duten hainbat proposamen pertsonal jasotzen dira. Erakusketan paratu diren piezen sortzaileak honakoak dituzue: Gabriela Monge Zú, Manuela Olavarria, Nahia, Neus Piza Segura, Maria Elena Benitez, Geraldine Lukacs, Celia Martin Roman, Mara Ona, Natacha Jurberg, Miren Kareaga Perea, Javier Bravo de Rueda, Paula Martinez Sancho eta Laia Amigo Ayats. Guztiak Leioako campusean ematen den gradu-osteko ikastaro espezializatu honetako zortzigarren promozioko (2019-2020) ikasleak dira.

Sorkuntzaren ikuspuntutik, zeramikak, eskulturarako baliabide moduan, artearen historiako ibilbide bizigarrienetako bat da, eta horretan oinarritzen dira egileak.  Hala, “artista bakoitzak ohikoa eta apurtzailea dena miatu du, ausazkoa eta aurreikusten dena, bere hiztegia aurkitu ahal izateko. Presentzia fisiko indartsua daukaten eskulturako objektuetan, espazioan zehar zabaltzen diren instalazioetan edo ekintzak dokumentatuta dituen ikus-entzunezko proiekzioetan gauzatzen diren norbanakoen poetikak,…”

Erakusketa, Bizkaian prestatutako talentu berriek egiten duten lana, Bizkaiko Batzarrek hainbat urtetan EHUko Arte Ederretako Fakultatearekin daukaten akordioaren barruan kokatzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button