BERTSOTAN

GBT final laurdenetara doa

Joan den asteburuan jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena, Eskoriatzan. Unai Agirrek irabazi zuen eta ondorioz Tolosako finalaurrekora joango da. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu ziren.

Saio honen ostean erabakita gelditu da zeintzuk izango diren azaroaren 22tik aurrera finalaurrekoak jokatuko dituzten 18 bertsolariak.
Honakoak dira finalaurrekoetara sailkatu diren bertsolariak: Beñat Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu Rezola, Nahikari Gabilondo Mendizabal, Ander Lizarralde Jimeno, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Felix Zubia Olaskoaga, Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Agirre Goia, Alaia Martin Etxebeste, Beñat Iguaran Amondarain, Nerea Elustondo Plazaola, Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa, Jon Maia Soria, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Martin Etxebeste, Unai Gaztelumendi Arandia, Oihana Iguaran Barandiaran eta Mikel Artola Izagirre.

Azaroaren 22an hasiko dira finalaurrekoak, Zarautzen . Horren ostean, Tolosan eta Eibarren izango dira saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button