MUSIKA

Aste honetan hasiko da Iruñean “Santas Pascuas” jaialdia

Egunotan abiatuko da Iruñeako Zentral, Navarra Arena eta Baluarte aretoetan, Santas Pascuas jaialdia. Musika izango duzue entzungai  abenduaren 25etik urtarrilaren 9ra bitarte honako artistekin: Silvia Perez Cruz, Maria Arnal eta Marcel Bages, Maria Jose Llergo, Pablo Und Destruktion, Belako edota El Columpio Asesino.

Aurten, jaialdiak bere ohiko mugetatik kanpo entzuteko eta ikusteko ahalbidea luzatuko du eta Tuteran El Columpio Asesino eta Juarez, Maria Jose Llergo eta Christina Rosevinge eta Cristina Martinezen arteko solasaldiak zuzenean hartuko ditu.
Beste aldetik, Irakurtzeko musika zikloak, Rockumentals eta jaialdiaren argazki erakusketa atzera begirakoak osatuko dute Nafarroako jaialdiaren eskaintza kulturala.

Aste honetan bertan, 26an, Zetak taldearen txanda izango da. Izen bereko diskoa haizatuko dute kontzertuan. Sintetizatzaile mota ezberdinekin egindako lana soinu gogor, sakon eta ilun batean gauzatu da. “Asko eta askotarikoak dira Zetaken hitzetan elkarlotzen diren pertsonaiak. Istorio latzak, hainbat alderdi partekatzen duten pertsonaia sorta zabala. Pertsonaia bakartiak, baztertuak dira, indarkeriaren bat, laidoren bat jasan dutenak. Bizipen traumatikoak izan ondoren erabat aldatu diren pertsonaiak dira. Eta beren burua berrasmatzeko, berriro hasteko, beste bat izateko duten eskubidea aldarrikatzen dute”.

Aurreko egunean, abenduak 25, beste kontzertu potente bat egongo da, El Columpio Asesino eta Belako taldeekin.

Musikarik onenaz gozatzeko aukera duzue Santas Pascuas jaialdian

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button