ARTEA

Arterik gazteena Getxoarten

2001az geroztik sortzaile gazteen lana bultzatu du Arte Sortu Berriaren Areto honek. Euskal arte produkzio garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Hiru egunez, Areetako Geltokia plazako orain arte anonimo izan diren, baina etorkizun oparoa duten artisten lanen erakustoki erraldoia izango da.

Aurten 62 artista gaztek parte hartuko dute ekimen horretan, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza berria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa duena. Ohi bezala, erakusketa Areetako Geltokia plazako karpan izango da eta bertan, bisitariek hainbat lan-mota izango dituzte ikusgai: pintura, argazki, marrazki, grabatu eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.

Artista gazteek, gainera, esperientzia praktikoa dute Getxoarten eta haien lanetan interesa duten pertsonekin zuzeneko harremana izan dezakete, izan ere, haien lanak gustuko dituzten ikusleekin hitz egin dezakete zuzenean.

Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik pertsonalenetatik hasita eta taldeko egitasmoetaraino. Horretaz gain, euskal arte produkzio garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasten dute.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button