
Gazte sortzaileen egitasmoen berri emateko Hire zuloa atal berria sortu du Gaztezulo aldizkariak: “Artearekin, teknologia berriekin, auzolanarekin edo bestelako arloekin lotutako proiektu berritzaileen berri ematea da atal honen helburua”.
Horretarako, bertan parte hartu nahi duten sortzaileek ondoko informazio bidali beharko dute komunikazioa@gaztezulo.com helbidera: sustatzaileen izen-deiturak, egitasmoaren izenburua, proiektu horren inguruko informazioa orokorra, harremanetarako posta elektronikoa eta proiektua irudikatzen duten argazkiak.
Bestalde, larunbat honetan, Gaztezulo-k fesART izeneko jaialdia ondu du Donostiako Andia kalean, 17:00etan: Txokolarte kolektiboaren laguntzarekin, kamiseta artistikoak egingo dituzte; Maisha MC eta Endika Lahaine musikariek, berriz, rap erritmoak zabalduko dituzte.
Gaztezulo aldizkariaren arabera, “Txokolarte kolektiboak hainbat lekutan gauzatu duen Kamiseta Horizontalak izeneko ekimena ekarriko du. Linoleoak, kolore guztietako margoak, kamisetak eta errepideak asfaltatzeko erabiltzen den zapalgailu bat baliatuz, kamiseta pertsonalizatuak diseinatzeko aukera eskainiko diote hurbiltzen den orori”.