ESZENA

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian Errumania, Mazedonia, Espainia eta Euskal Herriko dantzari gazteek hartuko dute parte. Espainiatik Valdemedel talde folklorikoa etorriko da Euskal Herrira. Valdemedel taldea Badajoz probintziakoa da. Gaur egun taldea 50 bat gazteek osatzen dute, musikari eta dantzarien artean
Timisul folklore taldea Errumaniatik datorren haur taldea da. 1996an sortu zen Timisoara herriko kultur etxeak antolaturiko ikastaroetako ikasleekin eta Vladu Doru koreografoaren laguntzaz. Taldearekin jotzean duen orkestrak Errumaniakoa eskualde ezberdinetako abesti eta kantak eskaintzen ditu eta honi esker Banat, Ardeal, Moldova, Oas eta Bihor probintzietako dantzak aurkezten ditu Timisul-ek.

Mazedoniatik Etnos dantza eta kantu taldea etorriko da. Talde honen helburu nagusienetako bat beraien kultura eta tradizioak Europan zehar zabaltzea da. 7 eta 18 urte bitarteko 150 bat dantzarik osatzen dute elkarte hau.
Bertoko taldea Irungo Eraiki dantza taldea izango da. Gaur egun 150 bat dantzari ditu. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, beti ere gure arbasoek utzitako ondareak ahalik eta era kutsagabeenean azaldurik, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez. 1997an Eraiki dantza taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia antolatu zuen.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button