BERTSOTAN

Gaztelumendik eta Irazuk finalerako pasea lortu dute

Joan den larunbatean Gpuntuko Arrasateko saioan Beñat Gaztelumendik puntu piloa bildu eta finalerako txartela lortu zuen. Mila lagun pasatxo bildu ziren pilotalekuan eta saio bizi-bizia izan zen Arrasateko Uarkapen jokatu dena.Garailearen atzetik, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iker Zubedia eta Iban Urdangarin izan ziren.

Igandean ere izan zer zertaz gozatu. Tolosako Usabal polikiroldegian jokatu zen bigarren finalaurrekoa 1500 ikus-entzuleren aurrean. Bertan Jexux Mari Irazu izan zen onena eta finalean kantatzeko txartela eskuratu zuena. Ondoren, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Iñigo Izagirre, Nerea Elustondo eta Beñat Lizaso sailkatu ziren hurrenez hurren.

Aste honetako igandean, abenduak 4, Hernanin jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurreko saioa. Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da zita, 17:30ean. Kantatuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Jon Martin, Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Jokin Uranga, Iñaki Apalategi, Ainhoa Agirreazaldegi. Gai-jartzaile lanetan Jon Zaldua arituko da.

Saioa bukatutakoan, normala denez, jakingo da abenduaren 18an Illunbeko zezen-plazan jokatuko den final handian izango diren zortzi bertsolarien izenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button