BESTELAKOAK

Gazteentzako “Harrapazank” programa martxan da

Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak jakinarazi digunez, Harrapazank programa martxan da berriz. Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, abian jarri da Harrapazank!

12-18 urteko neska-mutilei zuzendutako jarduera berrien, erakargarrien eta gustagarrien bidez euskara Bilboko gazteen eguneroko hizkuntza, ohikoa eta irakaskuntzatik kanpokoa bihurtu nahi da.

Horretarako, hainbat ekitalditan parte hartzeko epeak zabaldu dira honezkero.

Hala, moda desfilerako urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra zabaldu da epea. Harrapazank Eszenatokia izenekoan urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra, eta azkenik, argazki lehiaketan parte hartzeko epea nahi beste argazkirekin, otsailaren 6tik martxoaren 26ra.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button