LITERATURA

Gazteentzako “Book Trailer” lehiaketa abian Durangon

12 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako Book Trailer lehiaketa ondu du Durangoko Udal  Liburutegiak. Book Trailerra liburu bat iragartzeko bideoa da, zinean egiten den lez. Lehiaketaren gaia nagusia kulturartekotasuna izango da, eta martxoaren 10era bitarte aurkeztu ahalko dira bideoak. Bi minutuko iraupena izango dute gehienez, eta liburutegian bertan trailer horiek egiteko tailerrak antolatuko dira.

Hala, liburutegiak aipatutako gaia jorratzen duten liburuak aukeratu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, gazteek liburu horien inguruko trailerrak egin ditzaten. Euskarazko lanak hauexek dira: Eztia eta ozpina, Black is Beltza, Sara izeneko gizona, Koaderno handia , Kalte gabeko jokoak, Udaberririk ankerrena, Palestina, zure mina, 19 kamera, Gerrate ogia eta Urtebete itsasargian.

Parte-hartzaileak bi kategoriatan banatuko dira: A kategoria, 12 eta 15 urte bitarteko gazteak, eta B Kategoria, 16 eta 20 urte bitartekoak.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button